Itxi

Futbola

6. jardunaldia

Europa Ligak baditu 16 talde final-hamaseirenetan

Erredakzioa

Multzoen ligaxka amaitu da jada, eta astelehenean egingo da hurrengo kanporaketarako zozketa.

  • Sevilla

    Sevilla lehen postuan sailkatu da. Argazkia: EFE

Europa Ligako azken jardunaldian PSV Eindhovenek eman du ezustekorik handiena Chornomoretsen kontra galduta lehiaketatik at geratu baita. Sevillak Friburgon irabazi zuen (0-2), eta lehen postuan sailkatu da. Betis, ordea, bere multzoko bigarrena izan da.

Sailkatutako taldeak honako hauek dira:

Valentzia, Sevilla, Betis, Fiorentina, Lazio, Tottenham, Eintracht Frankfurt, O. Lyon, Rubin Kazan, Anzhi, AZ Alkmaar, Salzburgo, Dnipro, Genk, PAOK, Trabzonspor, Ludogorets, Chornomorets, Swansea, Maribor, Maccabi Tel Aviv, Dinamo Kiev, Slovan Libereceta eta Esbjerg.

Horiei Txapeldunen Ligatik datozen taldeak gehitu behar zaizkie: Shakhtar Donetsk, Juventus, Benfica, CSKA Mosku, Basilea, Napoli, Porto eta Ajax.