Futbola
Arazo ekonomikoak
Racingeko akziodunek Lavin presidentea taldetik bota dute
Erredakzioa
Akziodunen Batzarra zelaian izatea baimendu zuen epaileak. Jokalariek Realaren kontra ez jokatzea erabaki zuten, presidentearen dimisioaren alde presioa egiteko.
-
Racingeko zaleak. Argazkia: EFE.
Racing Santanderreko Akziodunen Batzarrak taldearen Administrazio Kontseilua eta Angel Lavin presidentea kargutik kentzea erabaki du. Zuzendari berriak Felix Alvarez 'Felisuco', Francisco Liaño, David Barcena, Juan Gutierrez, Raul Serrano, Pedro Alba, Juan Antonio Sañudo eta Marcos Rivas izango dira.
Aurreko administratzaileei erantzunkizunak eskatzea ere adostu dute akziodunek. Bestetik, WFA SPorts Holdingen administzazio judizialak, Onur Arslanek, Kontseilu berriak Racing Santanderren kontu-ikuskaritza berria egitea onartu du.