Futbola
Harrobiko derbia
Sanse Athletic B baino gehiago izan da Lezamako igerilekuan
Erredakzioa
Guillermoren gol batek, bere atean, eta Real Sociedad Bren lan onak etxeko taldea zigortu dute, eta Bilbao Athleticek ezin izan du bere jokoa egin.
Sanse Bilbao Athletici gailendu zaio harrobiko derbian, 2. B Mailako 24. jardunaldian. Guillermok bere atean sartutako gol batek, falta jaurtiketa baten ostean, txuriurdinei eman die partida.
Lezamako futbol zelaia ez zegoen jokatzeko modu onenean. Azken egunetan jausitako euriak igerilekua bihurtu du zelaia, 90 minutuetan euririk egin ez duen arren. Gero eta lokatz gehiago egon da, eta pilota ez da Bilbao Athleticek nahi bezala mugitu.
Sansek egoera aprobetxatu du eta ondo burutu du bere jokoa, Athletic B deusestatzeko. Etxeko taldeak ez du bere eguna izan. Zuri-gorriak 42 punturekin geratu dira, eta Reala 32ra heldu da. Neurketa lehenengo zati entretenigarri batekin hasi da. Athletic gehiago izan da baloiaren kontrolean, erdiraketetan eta abaguneetan.
Hala ere, Sanse joan da aurretik 10 minututik aurrera, lehenengo zatian atera baloirik jaurti ez duen arren. Izan ere, Bilbao Athleticeko jokalari bat, Guillermo, izan da gola bere atean sartu duena. Bigarren zatian, hasierako 45 minutuetako erritmoa desagertu da. Bilbao Athletic ez da gai izan egin beharreko jokoa egiteko, eta Realak ondo kokatuta jokatu du, abaguneak ere sortuz.
Azkenean, bi taldeak bedindu ditu bigarren zatiak, eta Sansek bukatu du aurretik markagailuan eta zelaian, Atheltic trabatuta eta jokoa sortzeko ezgai ibili den bitartean.