Itxi

Futbola

Errege Kopa

Mestallan jokatuko da Bartzelona eta Real Madrilen arteko finala

Erredakzioa

Hori baieztatu du Espainiako Federazioaren ordezkari batek. Bi taldeak hilaren 20an bilduko dira partidako eguna erabakitzeko.

  • Mestalla.

    Mestalla.

Mestallan (Valentzia) jokatuko da Errege Kopako finala, Bartzelonaren eta Real Madrilen artean. Partidak, ordea, ez du datarik. Apirilaren 19an, larunbatean, jokatzekoa da, baina "egun bat edo bi aurreratu daiteke", Federazioaren idazkari nagusi Jorge Perezen arabera.

Bartzelonako, Real Madrileko eta Espainiako Futbol Federazioaren ordezkariak hilaren 20an bilduko dira neurketako azken xehetasunak erabakitzeko. Data aurretauko omen da, hurrengo astean Txapeldunen Ligako finalerdiak jokatzeko aukerak dituztelako bi taldeek.