Futbola
Dataz aldatzea
Kopako finala apirilaren 16an jokatuko da, Mestallan
Erredakzioa
Erabakiak Ligako Bartzelona-Athletic partida aldatzea behartuko du, apirilaren 20tik maiatzaren 7ra.
-
Mestala, Kopako finalerako zelaia.
Errege Kopako finala, Bartzelonaren eta Real Madrilen artekoa, apirilaren 16an, asteazkenean, jokatuko da azkenean, Mestallan. Horrela erabaki dute bi taldeek eta Espainiako Futbol Federazioak.
Apirilaren 19an jokatzekoa zen partida, baina Txapeldunen Ligako finalerdiak gertu egongo direnez, 3 egun aurreratu dute. Erabaki horrek Bartzelonaren eta Athleticen arteko partidaren data aldatzea ekarriko du. Apirilaren 20an jokatu beharrean, maiatzaren 7an jokatuko da.