Futbola
Europa Liga
Basileak urrats sendoa eman du, Valentziari irabazita
Erredakzioa
Juventusek, Oportok eta Benficak, Txapeldunen Ligatik etorritako taldeek, gol bakarregatik irabazi zuten.
Basileak hiru gol sartu dizkio Valentziari, Europa Ligako final-laurdenetako joaneko partidan, Delgadoren bi gol eta Stocker gol bakarrari esker. Publikorik gabe jokatu zen neurketa, Suitzako St. Jakob-Park zelaian, final-zortzirenetako itzulikoan jasotako zigor baten ondorioz.
Valentziak ezin izan zion Suitzako taldeari irabazi. Nagusi izan zen Basilea. Bi gol jaso zituen lehenengo zatian Valentziako taldeak. Bigarren zatian suspertu ziren, baina hirugarren gola jaso zuten luzapenean.
Sevillak, final-zortzirenetan Betis kanporatu ostean, Oporton galdu zuen, partida kaskarra eginda (1-0). Portugalgo taldea Mangalaren gol bati esker jarri zen aurretik, 31. minutuan, eta Sevillako taldea pozik geratu daiteke emaitzarekin, aukerak dituelako oraindik.
Leonardo Bonucciren gol batek garaipena eman dio Juventusi Lyonen aurka. Benficak ere, Portugalgo liderrak, aldeko emaitzarekin jokatuko du itzulia. AZ Alkmaari irabazi zion, Eduardo Salvioren golari esker.
FINAL-LAURDENAK
>Joanekoak
Olimpique Lyon - Juventus 0-1
Oporto - Sevilla 1-0
AZ Alkmaar - Benfica 0-1
Basilea - Valentzia 3-0