Futbola
Kopako finala
Asteazkenean Real Madril eta Bartzelona lehiatuko dira beste behin
Elena Etxebarrieta
Orain dela hiru urte Mestallan ere neurtu zituzten indarrak. Partida hura izan zen gaur egungo gorroto eta borroka guztien sorburua.
2011ko finala talde biek elkarren kontra jokatu dituzten seietatik azkena izan zen. Zuriek irabazi zuten, Cristiano Ronaldoren burukadari esker, luzapeneko denboran.
Peperen keinu itsusia tarteko, final hura izan zen gerora kule eta merengeen artean sortuko ziren liskarren atarikoa. Denboraldi hartan, bost aldiz izan ziren aurrez aurre, eta giroa nabarmen berotu zen. Camp Nouko bostekoarekin hasi, eta borrokak, kritikak, salaketak, zaleei nahita jaurtitako baloiak, kolpeak eta era guztietako polemikak izan zituzten. Zelaietako ika-mikek prentsa aretoetara egin zuten salto.
Tirabirak selekzio espainiarrera ere heldu ziren. Kopako final hura gerora etorri zen leherketa handiaren detonagailua izan zen nolabait. Eta gaur egun ere txingarren bat edo beste geratzen da. Orain bi taldeek intentsitatea galdu dute, eta aulkiek beste jabe batzuk dituzte: Tata eta Ancelotti. Eurek dute istorio honetan bake apur bat jartzeko aukera.
Dena den, joakoan titulu bat dagoela, asteazkenean ez da batere erraza izango piztiak lotzea.