Itxi

Futbola

Bartzelona

Tito Vilanova Bartzelonako entrenatzaile ohia zendu da, 45 urterekin

Erredakzioa

Parotida guruineko minbizia zuen Bartzelonaren entrenatzaile ohiak, eta premiaz ospitaleratu zuten ostegunean Bartzelonako Quiron klinikan.

1:42

Tito Vilanova, Bartzelonako entrenatzaile ohia, gaur zendu da, 45 urterekin, Bartzelonako Quiron klinikan.  Premiaz ospitaleratu zuten ostegun arratsaldean, ohiko azterketa mediko batean konplikazio gastrikoak aurkituta. Parotida guruineko minbizia zuen teknikoak.

Bartzleona atsekabetuta agertu da "Tito Vilanovak utzi gaituelako gaur, 45 urterekin, 2011tik borrokatzen ari zen gaixotasuna gailendu ezinik". Kataluniako taldeak dolumina adierazi dio Vilanovaren sendiari, Bartzelonako bazkideen, zaleen eta futboleko eta kiroleko munduaren izenean.

Inguruak eta Bartzelonak errespetua eskatu dute, "soilik familiartean bizi nahi dutelako heriotzaren osteko momentuak". Familiak eta entrenatzaileak berak beti adierazi dute bere egoera pertsonalaren inguruko konfidentzialtasuna mantentzeko desioa. "Gaixotasuna nirea da", esana zuen Vilanovak.

Entrenatzaile ohia minbiziaren kontrako borrokan zebilen 2011tik. Gaixotasun horrek futboletik erretiratzea behartu zuen. Uztailaren 19an utzi zuen Bartzelona, ohiko azterketa mediko batzuen ostean larriago gaixotu zenean.

Pep Guardiolaren bigarren entrenatzailea izan zen Tito Vilanova, eta 2012-2013ko Liga irabazi zuen.