Futbola
Fitxaketa
Julen Lopetegi, Oportoko entrenatzaile berria
Erredakzioa
Aurreko astean 21 urtez azpiko Espainiko Selekzioak utzi zuen atezain ohiak, eta orain Portugalen du etorkizuna.
-
Julen Lopetegi. Argazkia: EFE
Julen Lopetegik Oporto taldea zuzenduko du, hurrengo hiru denboraldietan. Aurreko astean 21 urtez azpiko Espainiko Selekzioak utzi zuen atezain ohiak, eta orain Portugalen du etorkizuna.
Estreinakoz entrenatuko du Lopetegik Espainiatik kanpo, eta erronka handia da Oportok ez baitu denboraldi ona egin eta ez duelako titulurik lortu.