Futbola
Entrenatzaile berria
FC Bartzelonak Luis Enriqueren fitxaketa baieztatu du
Erredakzioa
Luis Enriquek Gerardo 'Tata' Martino argentinarraren lekua hartuko du, eta 2016ko ekainara arteko kontratua sinatuko du.
-
Luis Enrique. Argazkia: EFE
Luis Enrique da FC Bartzelonako entrenatzaile berria, talde katalanak jakinarazi duenez. Celtako teknikari ohiak 2016ko ekainara arteko kontratua sinatuko du.
Luis Enriquek Gerardo 'Tata' Martino argentinarraren lekua hartuko du. Entrenatzaile asturiarra Barçako jokalaria izan zen 1996 eta 2004 urte bitartean. Ondoren, 2008, urtean, Bartzelonako bigarren taldea entrenatu zuen eta handik Erromara joan zen. Azken denboraldian Vigon aritu da.