Futbola
Eibar, 1. Mailan
27 mila biztanleren ametsa
Erredakzioa
Eibarren ametsa egia bihurtu zen igandean. Herri txikian, beti lan txukuna egin duen klubak saria izan du aurten.
Eibar BBVA Ligako talde berria da, armaginek Lehen Mailan jokatuko dute hurrengo denboraldian, bere historian estreinakoz.
Eibarren ametsa egia bihurtu zen bart, 27 mila biztanleren ametsa alegia. Herri txikian, baina beti lan txukuna egin den klubak saria izan du. Orain, zelaian Gaizka Garitanoren jokalariek lortutakoa aurrera atera behar da.
Ipuruan Jotaren golak urrezko hiru puntu eman zion talde armaginari Alavesen kontra (1-0). Murtziak eta Las Palmasek ezin izan zuten euren partidak irabazi, eta denboraldia bukatzeko bi jardunaldiren faltan, igoera ziurtatu du talde armaginak.