Futbola
Brasil 2014
Alonso, Martinez eta Azpilicueta, Mundialeko euskal futbolariak
Erredakzioa
Behin Iturraspe eta Laporte Espainiako eta Frantziako selekzioetatik at geratuta, hurrenez hurren, soilik hiru euskal futbolari arituko dira Brasilen.
-
Iturraspe eta Iniesta, Boliviaren kontrako lagunartekoan / EFE.
Vicente del Bosquek Espainiako futbol selekzioarekin Brasilgo Munduko Txapelketa jokatuko duten 23 jokalarien zerrenda eman du jakitera. Tartean Xabi Alonso, Javi Martinez eta Cesar Azpilicueta daude. Hautatzaileak atzo esan zion Ander Iturrasperi, Xabier Azkargortaren Boliviaren kontrako partida baino lehen Sevillan (2-1), kanpoan utziko zuela.
Didier Deschampsek, bestetik, ez zuen Aymeric Laporte Frantziako taldean sartu. Antoine Griezmann, Realeko jokalaria, Frantziako selekzioarekin arituko da Brasilen.
Espainiako selekzioak deitutako jokalariak:
Atezainak: Iker Casillas (Real Madril), Pepe Reina (Napoles), David de Gea (Manchester United).
Atzelariak: Cesar Azpilicueta (Chelsea), Gerard Pique eta Jordi Alba (Bartzelona), Sergio Ramos (Real Madril), Javi Martinez (Bayern Munich), Raul Albiol (Napoles), Juanfran Torres (Atletico Madril).
Erdilariak: Sergio Busquets, Xavi Hernandez Andres Iniesta eta Cesc Fabregas (Bartzelona), Xabi Alonso (Real Madril), Koke Resurreccion (Atletico Madril), David Silva (Manchester City), Juan Mata (Manchester United), Santi Cazorla (Arsenal).
Aurrelariak: Pedro Rodriguez (Barcelona), Diego Costa eta David Villa (Atletico Madril), Fernando Torres (Chelsea).