Futbola
Adelante Liga
Las Palmas eta Kordoba, Lehen Mailara igotzeko finalean
L.E. | eitb.com
Kanariarrak Sproting kanporatu dute luzapenean. Andaluziarrak, berriz, Murtziari gailendu zaizkio.
-
Las Palmasekoo jokalariak, igoera faseko finalerako sailkapena ospatzen. Efe.
Las Palmasek eta Kordobak Lehen Mailara igotzeko geratzen den azken txartela lortzeko borrokatuko dute. Sporting eta Murtzia kaleratu dituzte, hurrenez hurren, playoffetako itzuleko partidetan.
Kanariarrak, joaneko neurketan egin bezala, Sporting gainditu dute, 0 eta 1, oraingoan Asdrubalek luzapenean (94. minutuan) egindako golari esker.
Etxekoek aukera argiak izan dituzte, baina, joanekoan bezala, baloia aurkariaren atean sartzeko orduan ez dute asmatu: zutoina birritan jo dute, eta epaileak gol bat baliorik gabe utzi die jokoz kanpo zorrotza adierazita.
Kordobak, aldiz, Murtzia gainditu du Condominan 1 eta 2. Etxekoek penalti bat huts egin dute 4. minutuan. 7.ean, andaluziarrak aurretik jarri dira Pedrok egindako golari esker.
Wellingtonek banakoa egin du atsedenaldiaren ostean, eta, handik 5 minutura, Raul Bravok Kordobaren bigarrena egin du.
Ostegunean eta igandean
Azken kanporaketako lehen partida ostegunean jokatuko dute Las Palmasek eta Kordobak, 20:00etan, Kordoban bertan. Itzulerakoa, aldiz, igandean izango da, 18:00etan, Las Palmasen estadioan.