Futbola
Aldaketak
Alemania da FIFA sailkapeneko lider berria
Erredakzioa
Munduko Txapelketa irabazi ostean, 20 urteren ostean berreskuratu du lehenengo postua. Espainia zortzigarrena da.
-
Schweinsteiger, titula ospatzen / EFE.
Alemania Munduko Txapelketaren osteko FIFA sailkapeneko lider berria da. Emaitzek aldaketak eragin dituzte taulan. Argentina eta Holanda, Brasilgo zilarra eta brontzea, hurrengo bi postuetan daude.
Postuak galdu dituzten selekzioen artean daude Espainia, zortzigarrena orain, eta Brasil, zazpigarrena. Portugal, Italia eta Ingalaterrako selekzioek lehenengo hamarren artean hasi zuten txapelketa, baina emaitza txarren ostean, postu asko galdu dituzte.
Kolonbia, Belgika, Frantzia eta Costa Ricako selekzioek, aldiz, gora egin dute taulan. Costa Rica 16. jarri da, inoizko posturik onenean.
FIFA SAILKAPENA
1. Alemania 1724 puntu
2. Argentina 1606
3. Holanda 1496
4. Kolonbia 1492
5. Belgika 1401
6. Uruguai 1330
7. Brasil 1241
8. Espainia 1229
9. Suitza 1216
10. Frantzia 1202
11. Portugal 1148
12. Txile 1098
13. Grezia 1091
14. Italia 1056
15. AEB 989
16. Costa Rica 986
17. Kroazia 955
18. Mexiko 930
19. Bosnia-Herzegovina 917
20. Ingalaterra 911