Futbola
Real Madrili nagusituta (1-0)
Atletico Madrilek irabazi du Superkopa
Erredakzioa
Mario Mandzukic kroaziarrak partidako 2. minutuan sartutako golari esker nagusitu dira Simeoneren gizonak.
-
Atleticoko jokalariak, titulua ospatzen. Argazkia: EFE
Atletico Madrilek irabazi du Espainiako Superkopa, Vicente Calderonen jokatutako itzuliko partidan Real Madrili irabazita (1-0). Neurketako gol bakarra Mario Mandzukic kroaziarrak sartu du, 2. minutuan. Gauzak horrela, aurreko denboraldiko bolada onari jarraipena eman dio Atleticok. Joaneko partidan, bana egin zuten Simeoneren eta Ancelottiren taldeek.
Fitxa teknikoa:
Real Madril: Casillas; Carvajal, Varane, Pepe, Coentrao (Marcelo, 70'); Kroos (Cristiano Ronaldo, 46'), Xabi, Modric, James (Isco, 64'); Bale eta Benzema.
Atletico Madril: Moyá; Siqueira, Godín, Miranda, Juanfran; Tiago, Gabi, Koke; Griezmann (Jimenez, 73'), Raul Garcia (Saul, 90') eta Mandzukic (C. Rodriguez, 84').
Golak:
1-0, 2', Mandzukic.