Itxi

Futbola

Fitxaketa

Xabi Alonso fitxatuko du Bayern Munichek, Real Madriletik

Erredakzioa

Alemaniako taldeak fitxaketa konfirmatu du. Espainiako selekzioa ere utziko duela esan du futbolariak.

  • Xabi Alonso, Espainiako selekzioarekin / EFE.

    Xabi Alonso, Espainiako selekzioarekin / EFE.

Xabi Alonso, Real Madrileko jokalaria, Bayern Munichek fitxatuko du, Alemaniako taldeak iragarri duenaren arabera. Azterketa medikoak baino ez dira falta tolosarra Pep Guardiolaren taldean sartzeko.

"FC Bayernek Xabi Alonsorekin eta Real Madrilekin izandako elkarrizketak baieztatzen ditu. Espainiarrak gaur igaroko ditu azterketa medikoak", esan du Bayern Munichek Twitterren.

 

 

Alonsok Espainiako selekzioa utziko duela ere esan du, debuta egineta hamaika urte geroago. 114 partida jokatu ditu, 15 gol sartu ditu eta bi Eurokopa eta Munduko Txapelketa irabazten lagundu ditu.

Tolosakoa 2009-10eko denboraldian heldu zen Real madrilera, eta 229 partida ofizial jokatu ditu. Liga bat, bi Errege Kopa, Espainiako Superkopa bat, Txapeldunen Liga bat eta Europako Superkopa bat irabazi ditu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola