Itxi

Futbola

Ustezko iruzur ra futbolean

Fiskaltzak Levanteko zenbait jokalari deklaratzera deitu ditu

ERREDAKZIOA

Levante-Zaragoza 2011-2012 denboraldiko ligako azken partida aztertzen ari da Ustelkeriaren kontrako Fiskaltza, ustezkio iruzur batengatik.

  • Levanteko jolakariak Athleticen aurkako partida batean. Efe, artxibo.

Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak datorren astean galdeketa egingo die Agapito Iglesias Zaragozako presidente ohiari, eta bi klubetako hogei bat jokalariri, 2011-2012 denboraldiko ligako azken partidan egindako iruzur posiblea dela-eta.

Fiskaltza duela urte bat hasi zen Zaragozak Levanteko jokalariei egindako ustezko ordainketa aztertzen. Ustez, Levanteko jokalariek partida irabazten utzi behar zieten Aragoikoei diru kopuru handi baten truke, irabazlek lehen mailari eutsi ahal izateko.

Bigarren mailara jaisteko arriskutik ateratzeko hiru puntuak partida horretan irabazi zituen Zaragozak, 1-2ko emaitza lortuta, legez kanpoko ustezko akordio horri esker. Gauzak horrela, Coruñako Deportivo izan zen azkenean bigarren mailara jaitsi zena.

Orain arte ikertutakoaren arabera, Agapito Iglesias izan zen akordioa adosteko Levanteko jokalariekin harremanetan jarri zena. Horrexegatik, bera izango da Fiskaltzaren aurrean lehenengoetarikoa deklaratzen, hurrengo ostegunean goizeko 9:00etan.