Futbola
Negoziazioak, ondo bideratuta
Euskal Selekzioa Kataluniarekin jokatzea negoziatzen ari dira
Erredakzioa
ETBk jakin duenez, bi federazioen arteko negoziazioak bide onetik doaz. Partida abenduaren 28an jokatuko litzateke, San Mamesen.
-
Euskal selekzioko jokalariak, Peruren aurkako partidan. Efe.
Euskadiko eta Kataluniako federazioak abenduan elkarren aurka San Mamesen jokatzeko aukera negoziatzen ari dira egunotan.
ETBk jakin ahal izan duenez, negoziazioak aurreratuta daude, eta akordioa paperean idaztea eta sinatzea bakarrik falta da.
Euskal Selekzioa Boli Kostaren aurka jokatzekoa zen, eta Kataluniakoa, berriz, Kroaziaren aurka. Baina, ezustekorik ez bada, elkarren kontra arituko dira Gabonetako partidan.
Datari dagokionez, litekeena da neurketa abenduaren 28an jokatzea.