Itxi

Futbola

Barçaren aurka

Real Madril nagusitu da Bernabeuko klasikoan (3-1)

Erredakzioa

Neymarrek estreinatu du markagailua, 4. minutuan, baina Ancelottiren taldeak partidari buelta eman dio Cristianok, Pepek eta Benzemak sartutako golekin.

Real Madrilek FC Bartzelona gainditu du (3-1) Santiago Bernabeun jokatutako klasikoan. Garaipenari esker, puntu bakarrera jarri dira Ancelottiren gizonak.

Neymarrek markagailua estreinatu du partida hasi eta berehala, 4. minutuan, baina Cristiano Ronaldok banakoaren egin du 35. minutuan, penaltiz. Portugaldarrarena da Claudio Bravo atezainak ligan jasotako aurreneko gola.

Zuriek norgehiagokari buelta eman diote Pepe eta Benzema jokalariek sartutako golei esker (50. eta 60. minutuetan, hurrenez hurren).

Fitxa teknikoa:

3 - Real Madril: Iker Casillas; Carvajal, Pepe, Ramos, Marcelo; James Rodriguez, Kroos, Modric (Arbeloa, 88'), Isco (Illarramendi, 83'); Benzema (Khedira, 86') eta Cristiano Ronaldo.

1 - Bartzelona: Claudio Bravo; Alves, Pique, Mascherano, Mathieu; Busquets, Xavi (Rakitic, 60'), Iniesta (Sergi Roberto, 72'); Luis Suarez (Pedro, 69'), Messi eta Neymar.

Golak:

0-1, 4': Neymar.

1-1, 34': Cristiano Ronaldo, penaltiz.

2-1, 50': Pepe.

3-1, 61': Benzema.