Futbola
Lesioa
Asenjok kolpea jaso zuen buruan Espanyolen aurkako partidan
ERREDAKZIOA
Atezainaren erorketa partidaren 80. minutuan izan zen, taldea 0-1 irabazten zihoanean. Baina 90. minutuan, Espanyolek berdinketako gola sartu zuen.
80garren minutua zen, Vila-real aurretik zihoan markagailuan baina, Espanyolek berdinketa zuen helburu. Eta, saiakera batean, Sergio Asenjo atezainak baloia gelditu, eta erortzean, oso era bortitzean bihurtu zuen lepoa.
Jokatzen jarraitu zuen atezainak eta luzapenean berdinketa gola sartu zioten, baina partida bukatutakoan, erietxera eraman behar izan zuten, ordu luzez. Dagoeneko, senda-agiria eman diote eta etxean dago.