Itxi

Futbola

Euskal Selekzioa

Kataluniako selekzioko jokalariak 'pozarren' daude neurketaren zain

ERREDAKZIOA

Kataluniako selekzioko entrenatzaileak adierazi duenez, jada historia egin dugu, eta euren desira, Euskadi eta Kataluniaren arteko harremanek gauza guztien gainetik aurrera egitea da.

  • Selekzioen kamisetak. Argazkia: EITB

Gerard Lopez Kataluniako entrenatzaileak, taldearen ilusioaren berri eman du ostegun honetan Euskadi-Katalunia partidaren inguruko aurkezpenean. Abenduaren 28an jokatuko dute bi selekzioen norgehiagoka San Mamesen, hain zuzen ere, gaueko 20:30ean.

Melchor Colet museoan izan da aurkezpena, eta bertan, futboleko, areto-futboleko eta emakumezkoen futboleko arduradunak egon dira Euskadi eta Katalunia selekzioek jokatuko dituzten partidak aurkezte aldera.

?Jada historia egin dugu eta gure desira, Euskadi eta Kataluniaren arteko harremanek gauza guztien gainetik irautea da?, nabarmendu du Kataluniako selekzioko presidenteak. Gainera, hurrengoa aurreratu nahi izan du: datorren urterako itzuliko partida egotea aurreikusten da Katalunian.

Honakoa, selekzio biek elkarren aurka jokatzen duten hamabigarren aldia izango da, seigarrena Euskadin. Datuei erreparatzen baldin badiegu, azken partidetako bost irabazi ditu Euskadik, beste lau berdinketan gelditu izan dira, eta Kataluniak bakarra irabazi du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Selekzioa