Itxi

Futbola

Bilboko Kale Nagusitik

Selekzioen ofizialtasunaren aldeko desfilea

ERREDAKZIOA

Jauzia ekimenak Euskal Selekzioaren eta Kataluniako selekzioaren ofizialtasunaren aldeko desfilea antolatu du. Egun berean jokatu baita bien arteko lagunarteko partida.  

  • Jauziaren logotipoa.

Jauzia ekimenak desfilea deitu du igande honetarako Bilboko Kale Nagusitik, Euskal Selekzioaren eta Kataluniako selekzioaren ofizialtasunaren alde. Deialdia selekzio bien lagunarteko partida hasi baino (20:30ean) 90 minutu lehenago egingo da.

Martxak Moyuako plaza eta Bihotz Sakratua batuko ditu. Bertan, hainbat modalitateko kirolariak izango dira eta jendearen artetik txalo artean igaroko dira, Jauziak nabarmendu duenez.

Kirol esparru bakoitzakoek beraien karakterizazio berezia izango du eta desfilean egungo kirolariak eta jada erretiroa hartuta dutenak ere izango dira.

Ekitaldiaren leloa “Garrantzitsuena parte hartzea da” dugu eta honek helburu garbia zabaldu nahi du lau haizetara: euskal selekzioak ofizialki lehiatzeko eskubidea izan behar du, bai Joko Olinpikoetan, baita Paralinpikoetan ere.

Desfilearen ondoren, beste ekitaldi txiki bat egingo da non Mikel Laboaren “Txoria Txori”, eta Lluis Llachen “L'Estaca" abesti esanguratsuak ziango dira protagonista.

a protagonista.