Futbola
Igandean (20:30)
San Mames, Euskal Selekzioa-Katalunia hitzordua hartzeko prest
Erredakzioa
Neurketak ikusmin handia sortu du. 35.000 sarrera baino gehiago saldu dira, eta giro ikusgarria espero da.
Euskal Selekzioak eta Kataluniak elkarren aurka jokatuko dute igande honetan San Mamesen, Gabonetako ohiko partidan (zuzenean ETB1-en eta eitb.eus-en, 20:30ean). 100 urte beteko dira laster, lehenengoz indarrak neurtu zituztenetik. Neurketak ikusmin handia sortu du. 35.000 sarrera baino gehiago saldu dira, eta giro ikusgarria espero da.
Amorrortuk eta Etxarrik deialdia eskaini zuten asteartean. Athleticeko hamar, Realeko sei, Eibarreko bost eta Osasunako bat deituta daude. Esperientzia handiko jokalarien alde egin dute hautatzaileek, eta zerrendan ez dira Aduriz, Gorka Iraizoz eta Xabi Prieto bezalako jokalariak falta.
Bestaldi, zazpi debutari izango dira Euskal Selekzioan. Yuri, Etxeita, eta Eibarreko Arruabarrena, Boveda, Capa, Dani Garcia eta Irureta dira.
Katalunian, Gerard Lopez hautatzaileak FC Bartzelonako zortzi jokalari deitu ditu: Pique, Bartra, Busquets, Xavi, Jordi Alba, Sergi Roberto, Montoya, Samper eta Masip dira. Realeko De la Bella ere zerrendan dago.