Itxi

Futbola

Sentsazioak

Zubizarreta: 'Horrelako entrenatzaile ausartak gustatzen zazkit'

ERREDAKZIOA

Orotara, 294 milioi balio izan duten jokalariei eman zien atsedena Luis Enriquek Anoetak. Besteak beste, Messi, Neymar eta Alavesi.  

  • Pedrito, Bartzelonako jokalaria. Argazkia: EFE

Luis Enriquek, Bartzelonako entrenatzaileak, "bidegabetzat" jo du igande honetan txuri-urdinen aurka etxera eramandako porrota (1-0). Baloiaren jaun eta jabe izan zirela azpimarratu du, eta Messi eta Neymar ?behartu? nahi ez zituela argudiatu du.

?Emaitza ez da bidezkoa izan. Gehiago merezi genuen baina ez dugu zorterik, ezta joko nahikorik izan. Realak bere aldetik, lan asko egin du?, adierazi du Bartzelonako entrenatzaileak.

Luis Enriqueren mutilak ez dira gai izan Anoetan hiru puntuak eskuratzeko. Baina hau ez da berritasuna, azken bost denboraldietan ez baitute lortu. Gola Jordi Albak egin du, baina bere atean.

Messi eta Neymar hamaikakoan zelairatu ez izateak, egundoko polemika sortu du. Eta, entrenatzaileak argudiatu duenez, ?jada ezin naiz damutu, berandu da, erabakiak momentuan hartu behar baitira, eta taldearentzat onena izango denaren alde hartzen ditut nik erabakiak?.

Bestalde, Bartzelonako kirol zuzendaria den Andoni Zubizarretak Luis Enriqueren alde egin du, ?entrenatzaile ausartak gustatzen zaizkit, erabakiak hartzen dituztenak?, horrela nabarmendu nahi izan baitu, Messi eta Neymarri minutuak ez eman izana.