Itxi

Futbola

Frantzia

Deschampsek kontratua luzatu du Frantziarekin, 2018 arte

Erredakzioa

2012ko uztailean hasi zen hautatzaile lanetan, Laurent Blancek dimisioa eman ostean.

  • Didier Deschamps. Efe.

    Didier Deschamps. Efe.

Frantziako Futbol Federazioak iragarri duenez, Didier Deschamps Frantziako hautatzaileak 2018ko Munduko Txapelketa arte luzatu du kontratua.

Deschamps Frantziako selekzioko kapitaina izan zen 1998an, Frantziak bere historiako Munduko Txapelketa bakarra irabazi zuenean. 2012ko uztailean hautatzaile izendatu zuten Laurent Blancek dimisioa eman ostean.

Brasil 2014rako estu eta larri sailkatu ostean (Ukrainaren aurka, bigarren aukeran), frantziarrak final-laurdenetan kalera joan ziren Alemaniarekin galduta. Gaur egun, Frantziako selekzioa 2016ko Eurokoparako zuzenean sailkatuta dago, txapelketa Frantzian bertan jokatuko delako.