Futbola
Indarkeriak gora egin du
Greziako Gobernuak bertan behera utzi ditu futbol partida guztiak
Erredakzioa
Olinpiacosek eta Panathinaikosek igandean jokatutako derbian gertatutakoaren ondorioz hartu dute erabakia. Asteartean, gainera, liskarra izan zuten bi taldeetako presidenteak.
-
Greziako futbol partida guztiak, bertan behera. Argazkia: EFE
Greziako Gobernuak bertan behera utzi ditu maila profesionaleko futbol partida guztiak, erabakia noiz arte indarrean egongo den zehaztu gabe.
Olinpiacosek eta Panathinaikosek igandean jokatutako derbian gertatutakoaren ondorioz hartu dute erabakia, zaleak futbol-zelaira atera ziren eta. Asteartean egindako bilera batean, gainera, liskarra izan zuten bi taldeetako presidenteek, Evangelios Marinakisek eta Giannis Alafouzosek, hain zuzen ere.
Gauzak horrela, Alexis Tsiprasen gobernuak, futbol munduko indarkeriari amaiera emateko asmoz, partidak bertan uztea erabaki du.