Itxi

2015/04/16

22:09

Futbola

Castellori irabazita

Real Union, Federazio Kopako txapeldun

Leire Etxazarra | eitb.eus

Gipuzkoarrak 3 eta 0 gailendu dira Galen Castelloren aurka jokatutako itzuleko partidan. Neurketan jaun eta jabe izan dira. Joanekoan ere nagusi izan ziren (0-1).

1:41
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Real Unionek era ezin hobean ospatu du bere mendeurrena, izan ere, gipuzkoarrek Federazio Kopa irabazi dute, Castellori itzuleko partidan 3 eta 0 gailenduta. Txuri-beltzak jaun eta jabe izan dira Stadium Galen, aurreikuspenak betez. Faborito ziren, gainera, joanekoan 0 eta 1 irabazi ostean.

Partida hasi eta gutxira bideratu dute etxekoek, Aritz Mujikak egindako gol goiztiarrari esker. 3. minuturako 1 eta 0 izan dira aurretik.

Baina zelaian irundarrak nagusi izan diren arren, jokoa nahiko nahasia izan da zenbait momentutan. Aitor Zulaikaren mutilek defensa lan sendoa egin dute, eta Castellok ezin izan du baloia ondo jokatuta atera.

37. minutuan, Eneko Romo bigarren gola sartzera izan da, baina ez du errematean asmatu eta jokalariek penaltia eskatu dute, Castellsek Romo kamisetatik heldu duela adierazita. Baina epaileak ez du ezertxo ere adierazi.

Partida bigarren zatian erabaki da

Atsedenaldiaren ostean, gauzak ez dira aldatu. Real Unionen bigarren gola 72. minutuan heldu da; Xabi Alonsok egin du, Castelloren defentsak utzitako hutsunea ondo aprobetxatuta.

Eta luzapenean, hirugarren eta azken gola egin du Iñaki Goikoetxeak. 3 eta 0, Real Union Federazio Kopako txapeldun. Merezita.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;