Futbola
Neymarren fitxaketa
Bartomeu eta Rosell akusatuen aulkian eseriko dira
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Fiskaltzak bi urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra eskatu du Bartomeurentzat eta zazpi urte eta erdikoa Rosellentzat.
-
Bartomeu (ezkerra) eta Rosell (eskuma). Argazkia: EFE
Josep Maria Bartomeu Bartzelonako presidentea eta Sandro Rosell presidente ohia akusatuen aulkian eseriko dira, Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak hala erabakita. Neymarren fitxaketan 13 milioi euroko delitu fiskala leporatu diete.
Fiskaltzak bi urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra eskatu du Bartomeurentzat eta zazpi urte eta erdikoa Rosellentzat. Gainera, biek eta Bartzelonak pertsona juridiko gisa, 62,6 milioi euro baino gehiagoko kalte-ordaina ordaindu beharko dute.