Futbola
Titulurik gabe
Carlo Ancelotti kargutik kendu du Real Madrilek
Agentziak | Erredakzioa
Zurien entrenatzailea taldetik kanpo uzteko "erabaki zailaren" berri eman du Florentino Perez presidenteak.
-
Carlo Ancelotti / EFE.
Real Madrileko presidenteak, Florentino Perezek, Carlo Ancelotti ez dela taldeko entrenatzailea izango iragarri du, prentsaurrekoan. Hurrengo astean emango dute entrenatzaile berriaren berri. Italiarrak beste urtebeteko kontratua zuen. Florentinok kanporatutako bederatzigarren teknikoa da.
Ancelottik entrenatutako taldeak ez du titulurik irabazi bere bigarren denboraldian. Presidentearen arabera, "erabaki zaila" izan da. Jokalarien eta zale gehienen babesa zuen entrenatzaileak.