Futbola
Eztabaida piztu da
FIFAk sexu azterketak egingo ditu Munduko Txapelketan
ERREDAKZIOA
Parte-hartzaileek belar artifizialean jokatu beharko dute lehen aldiz selekzioen arteko partida bat.
-
Italiako emakumezkoen selekzioa. Argazkia: EFE
Kanadako Munduko Txapelketan lehiatuko diren parte-hartzaileei sexu azterketak egingo dizkietela iragarri du FIFAk, 2011n Alemanian sortu ziren zalantzak alboratu nahian, Ekuatore Gineako selekzioko hiru kide gizonak zirela zabaldu baitzen orduan.
Bestalde, iazko otsailean Irango selekzioak lau jokalari kanporatu zituen gizonak zirela egiaztatu ondoren, sexua aldatzeko operazioak bukatu gabe baitzituzten.
?FIFAk gizonei zuzenduta antolatzen dituen lehiaketetan, gizonek bakarrik har dezakete parte, eta emakumeei zuzenduta egiten dituen lehiaketetan, emakumeek bakarrik har dezakete parte?. Futbol Erakundeen Nazioarteko Federazioak (FIFA) horrela du jasota sexua egiaztatzearen inguruko arauan, eta ?edonolako anomalia? kontuan hartu behar dela esaten du. Zalantzarik izanez gero, probak egingo dituzte parte-hartzaileen sexua baieztatzeko.
Gainera, parte-hartzaileek belar artifizialean jokatu beharko dute lehen aldiz selekzioen arteko partida bat, bertako klima "hotzegia" baita belarrezko zelaiak izateko, antolatzaileen esanetan.