Futbola
Kanada 2015
Brasilek mendean hartu du Espainia (1-0)
Agentziak | Erredakzioa
Andressa Alvesen gol bat nahikoa izan da Brasilgo selekzioarentzat hiru puntuak irabazteko, nahiz eta Espainiak gehiago merezi izan.
Brasilgo selekzioak garaipena eskuratu du Espainiakoaren aurka, Andressa Alvesen gol bati esker 44. minutuan. Brasilek 6 puntu ditu orain E Taldean, eta Espainia bakarrarekin geratu da, Costa Ricaren aurkako berdinketan lortuta.
IgnaciO Queredak entrenatutako neskek ez dute oraindik garaipenik lortu, Brasilen aurka merezimenduak egin arren. Espainiak aukerak izan ditu, baina neurketaren jokaldi gakoa brasildarren gola izan da. Andressa Alvesek Celia Jimenezen aldaratze bat aprobetxatu du, eta atera bidali du baloia, Ainhoa Tirapu gaindituz.
Nafarraz gain, Irene Paredes eta Leire Landa ere Espainiako taldearen hasierako hamaikakoan egon dira. Ezin izan dute brasildarren estrategia gainditu.
FITXA TEKNIKOA
Brasil: Luciana; Fabiana (Poliana, 77. min), Monica, Rafaelle, Tamires; Formiga, Andressa, Thaisa (Darlene, 60. min); Andressa Alves, Marta eta Cristiane (Fernandes, 89. min).
Espainia: Ainhoa Tirapu; Celia Jimenez, Marta Torrejon, Irene Paredes, Leire Landa; Virginia Torrecilla (Sonia Bermudez, 77. min); Marta Corredera (Priscila Borja, 70. min), Vicky Losada, Vero Boquete, Alexia Putellas; eta Natalia Pablos (Silvia Meseguer, 71. min).
Golak: 1-0, 44. min, Andressa Alves.