Futbola
Ebazpena
Liga abuztuaren 23an hasiko da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Miguel Cardenal Kirol Kontseilu Gorenaren (CSD) presidenteak Espainiako Futbol Federazioari eman dio arrazoia.
-
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Miguel Cardenal Kirol Kontseilu Gorenaren (CSD) presidenteak erabaki bat hartu du eta 2015-2016 denboraldia abuztuaren 23an hasiko da. LFP eta RFEF ez dira ados jarri eta Cardenalek Espainiako Futbol Federazioari eman dio arrazoia.
Kirol Kontseilu Gorenaren ustez, Federazioaren azalpena oinarrituagoa dago. RFEFek emandako arrazoien artean UEFAk ezarritako datak daude.