Itxi

Futbola

Euro 2016

Holanda, 2016ko Eurokopatik at

Erredakzioa

Selekzio holandarrak ez du Frantziako Eurokoparako sailkapena lortu. A multzoko laugarren sailkatua izan da. Turkia zuzenean sailkatu da multzo guztietako hirugarren onena izan delako.

  • Holanda. Argazkia: EFE

    Holandako selekzioko jokalariak Eurokopatik at geratu ostean. Argazkia: EFE

Holanda ez da 2016ko Eurokopan izango. Selekzio holandarrak 2-3 galdu du Txekiar Errepublikaren aurka sailkapen faseko azken partida, eta Eurokoparik gabe geratu da.

2016ko Eurokopako sailkapen faseko A multzoan lehiatu da Holanda. Multzo honetan Islandiak eta Txekiar Errepublikak lortu dute sailkapen zuzena. Turkiak multzoko hirugarren postua lortu du, eta multzo guztietako hirugarren sailkatuetatik onena izan den Turkiak, txartel zuzena lortu du. Holanda, laugarren izan da bere multzoan eta ez da Frantzian egongo.