Itxi

Futbola

Txio iraingarriak

Sergi Guardiolak barkamena eskatu die Katalunia eta Bartzelonari

Agentziak | Erredakzioa

Bartzelona Bren fitxaketa laburraren kontratua sinatu eta ordu batzuetara baliogabetu zuen klubak, idatzitako txio iraingarriengatik. Erabakia onartu du eta bera mezuen autorea ez zela esan du.

  • Sergi Guardiola, bigarrena, fitxaketare aurkezpenean beste taldekideekin / Bartzelona.

    Sergi Guardiola, bigarrena, fitxaketare aurkezpenean beste taldekideekin / Bartzelona.

Sergi Guardiolak, talderik gabe orain, "nahiko izorratuta" dagoela esan du, eta Katalunia eta Bartzelonari barkamena eskatu die, astelehenean Bartzelona Brekin kontratua sinatu eta ordu gutxira baliogabetu ostean. 2013an Twitterren Katalunia eta Bartzelonaren aurkako txio batzuk idazteagatik baliogabetu zuen kontratua taldeak.

"Nahiko izorratuta nago egoeragatik. Kataluniari eta Bartzelonari barkamena eskatzen diet, gaizkiulertua izan delako. Orain agertu den 2013ko txio hori ez nuen nik idatzi. Kaltetu ahal izan ditudan eta ofendituta sentitu diren guztiei barkamena eskatu nahi diet", esan du Onda Cero irratian.

Mallorcakoaren arabera, mezuak ez zituen berak idatzi, baizik eta taldekide batzuek. "Taldekide batzuk geunden eta txantxetan jarri zen. Nik ez nuen jarri. Nik idatzi dudala badakit eta Bartzelonara banator, ezabatzen lehenengoa izango naiz. Nire Twitter kontuan dagoenez eta niri kalte egiten didanez, barkamena eskatzen diet Katalunia osoari eta Barçari, oso ondo tratatu nau eta", gehitu du.

"Erabakia ulertzen dut. Nik ezingo nuke hori idatzi. Orain zer gertatzen den itxarongo dut. Ez naiz Kataluniaren aurkakoa ezta Bartzelonaren aurkakoa ere. Izan ere, Mallorcakoa naiz, eta hizkeragatik, katalanarekin lotuta nago", esan du aurrelariak.

du aurrelariak.