Futbola
BBVA Liga
Granadak Sandoval kargutik kendu eta Jose Gonzalezek ordezkatuko du
Erredakzioa
Valentziaren aurka 1-2 galdu ostean hartu du erabakia talde andaluziarrak. Granada BBVA Ligako azken sailkatua da.
-
Jose Ramon Sandoval. Argazkia: EFE
Granadak Jose Ramon Sandoval entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du. Valentziaren aurka 1-2 galdu ostean, talde andaluziarra BBVA Ligako sailkapenaren azken postuan kokatu zen.
Jose Gonzalez Lopez izango da Granada taldearen entrenatzaile berria, kluba eta Cadizen jaiotako entrenatzailea akordiora iritsi ostean.