Futbola
Europa Liga, 1/8
Lehen pausoa, San Mamesen
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak Valentzia hartuko du San Mamesen gaur. Emaitza ona lortzea da Athleticen jomuga.
Gaur jokatuko dira Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partidak. Lau kanporaketa 19:00etan jokatuko dira; beste lau, aldiz, 21:05ean hasiko dira.
Shakthar-Anderlecht, Basilea-Sevilla, Borussia Dortmund-Tottenham eta Fenerbache-Sporting Braga neurketak, 19:00etan hasiko dira. 21:05ean, aldiz, Athletic-Valentzia, Vila-real-Bayer Leverkusen, Liverpool-Manchester United eta Sparta Praga-Lazio norgehiagokak jokatuko dira.
Athletic sasoian da eta Valentzia hartuko du San Mamesen. Ernesto Valverderen taldeak kanporaketa bideratu nahiko du, baina horretarako partida ona egin beharko dute Gari Nevillen taldea Europa Ligan ezberdina baita.
Ustezko hamaikakoak
Athletic Club: Iago Herrerin; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Susaeta, Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz.
Valentzia CF: Ryan; Barragan, Mustafi, Abdennour, Gaya; Javi Fuego, Parejo, Andre Gomes edo Danilo; Piatti, Rodrigo eta Negredo.
Final-zortzirenetako joaneko partidak:
Shakthar-Anderlecht (19:00)
Basilea-Sevilla (19:00)
Borussia Dortmund-Tottenham(19:00)
Fenerbache-Sporting Braga (19:00)
Athletic-Valentzia (21:05)
Villareal- Bayer Leverkusen (21:05)
Liverpool-Manchester United (21:05)
Sparta Praga-Lazio (21:05)
a-Lazio (21:05)