Itxi

Futbola

Larunbatean, 22:00etan

Real Madril-Bartzelona: Klasikoak lidergoa erabakiko du

Erredakzioa

Pellegriniren taldeak, Leo Messi gelditzea du helburu nagusitzat, etxean, Santiago Bernaubeu zelaian Bartzelona gainditzeko. Norgehiagokak, lidergoa eta agian Ligako irabazlea erabaki dezake.

Bigarren itzuli honetako klasikoan begi guztiak Leo Messi jokalariarengan egongo dira jarrita. Izan ere, jokalari argentinarrak bere taldea Txapeldunen Ligako final-erdietara sailkatu berri du, Arsenalen aurka lau gol sartuz. Real Madrilek talde katalanaren izarra gelditzea du helburu naguzitzat eta horretarako Pellegrinik hainbat aukera ditu buruan. Horietako bat, Arbeloa atzelaria, Messiren gainean jartzea litzateke.

Hala ere, Guti, Madrilgo jokalariak esan duenez "Bartzelona ez da Messi soilik" pasadan urteko talde sendoa izaten jarraitzen duelako Guardiolak. Piqué, Iniesta edo Xavi bezalako gizonen lana ezinbestekoa da taldearen funtzionamendurako.

Bartzelonako atzelariak, gainera, pasadan urteko 2-6a gogoan hartu du aste honetan eta bere hitzetan "iazkoa Bernabeu futbol zelaian itzela izan zen". Hala ere, Piquek zaila ikusten duela horrelako partida bat errepikatzea onartu du, aurten Madrilek talde erasotzaileagoa duelako.

Guardiolak jokalari guztiak prest ditu norgehiagokarako, nahiz eta Ibrahimovicek zail daukan egoera onean heltzea. Pellegrinik bestalde, jokalari guztiak prest aduzca nahiz eta Xabi Alonsok eta Kakak ez duten beste taldekideekin entrenatu.

Lehen Mailako lehen bi sailkatuen arteko lehia (77 puntura berdinduta daude) erabakigarria izan daiteke Liga eskuratzerako orduan, partida honetatik liderra indartsuago irtengo delako.