Futbola
Cuartos de final
Europa League: Atletico-Liverpool eta Hamburgo-Fulham, finalerdiak
Erredakzioa
Atletico eta Liverpool alde batetik eta Hamburgo eta Fulham bestetik izango dira UEFA Europa Leagueko final-erdiak, final-laurdenetako kanporaketak gainditu ostean.
Atletico Madrilek finalerdietarako txartela lortu zuen Unai Emeryren Valentziaren aurka 0-0 berdindu ostean. Joaneko partida 2-2 bukatu zen, beraz madrildarrek etxetik kanpo sartutako golek kanporaketa zuri-gorrien alde erabaki du. Partidako izar nagusia De Gea atezaina izan zen, norgehiagokaren azken minutuetan geldiketa bikainak egin baitzituen. Hala ere, epaileak ez zuen 85. minutuan Juanitok Zigici egindako penalti argia ikusi. Quique Sanchez Floresen mutilak Rafa Benitezen Liverpoolaren aurka arituko dira finalerdietan.
Talde ingelesak Benfica gainditu zuen Anfielden, 4-1, Fernando Torresen bi gol eta Lucas Leiva eta Kuyten golekin. Portugaldarren gola, Cardozok sartu zuen 70. minutuan. Joaneko partida 2-1 bukatu zen Lisboan, beraz, britaniarrak etxean erabaki zuten kanporaketa.
Beste finalerdian Hamburgo eta Fulham arituko dira. Alemaniarrak 1-3 irabazi zuten Standard Liejaren etxean, Petricen bi golekin eta Guerreroren beste batekin. Belgikarren gola De Camargok egin zuen. Hamburgo 2-1 irabazi zuen joaneko partida beraz Standard kanpoan utzi du talde urdinak.
Fulhamek 0-1 irabazi zuen Wolfsburgoren etxean, Bobby Zamoraren golari esker. Joaneko partidan 2-1 irabazi zuen londoneko taldeak, beraz, finalerdietan bi talde ingeles egongo dira.