Futbola
Atletico Madrid-Sevilla
Camp Noun jokatuko da Errege Kopako finala maiatzaren 19an
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Atletico Madrilek eta Sevillak jokatuko duten finala asteazkenean izango da. Madrildarrak Europa Leaguetik at geratzen badira finala maiatzaren 13an jokatuko litzateke.
Jada badakigu noiz eta non jokatuko duten Errege Kopako finala Atletico Madrilek eta Sevillak. Camp Noun (Bartzelonan) izango da maiatzaren 19an.
Data hau aldatu ere egin daiteke oraindik. Atletico Madrilek Europa Leagueko finalerdiak jokatu behar ditu Liverpoolen aurka eta txapelketatik at geratzen bada maiatzaren 13an ujokatuko da Kopako finala.
Camp Noun jokatu zen Errege Kopako azken finala 1970ean izan zen eta Real Madrilek 3-1 irabazi zion Valentziari.