Futbola
Alde guztien artekoa
Futbolarien greba: Bertan behera akordioa lortuta
Erredakzioa
Jaime Lissavetzky Estatuko Kirol ordezkariak erdietsitako "akordio irmoa" iragarri zuen.
Espainiako Futbolarien Elkarteak asteburu honetarako deitutako greba bertan behera geratu da azkenean alde guztien artean lortutako akordioaren ondorioz. Astearte gaUean, sindikatua, Futbol Liga Profesionala, Espainiako Futbol Federazioa eta Kirol-Kontseilu Gorena elkartu ziren.
Jaime Lissavetzky Estatuko Kirol ordezkariak erdietsitako "akordio irmoa" iragarri zuen. "Etorkizunari begira oinarria ezarri dugu eta denek amore eman behar izan dugu", gaineratu zuen.