Itxi

Futbola

Behin behineko neurria

Valentziak espedientea ireki dio Sofiane Feghouliri

Erredakzioa

Duela bi jardunaldi Las Palmasen aurka jokatu ostean Parisera joan zen jokalari algeriarra eta ez zen iragan astearteko entrenamendura azaldu. Klubak ez du argibiderik eskaini.

  • Sofiane Feghouli. Argazkia: EFE

    Sofiane Feghouli. Argazkia: EFE

Valentziak diziplina espedientea ireki dio Sofiane Feghouli jokalariari eta enplegu gabeko zigorra ere ezarri dio, Peter Lim jabe duen klubak jakinarazi duenez.

"Tramitazioan zehar eta espedientea argitu bitartean Sofiane Feghouli enplegu gabe zigortuta egongo da behin behineko neurri bezala", adierazi du Valentziak astelehen honetan publikatun duen komunikatuan.

Duela bi jardunaldi Las Palmasen aurka jokatu ostean, Parisera joan zen jokalari algeriarra eta ez zen iragan astearteko entrenamendura azaldu. Klubak ez du esan zigorra horren ondorioz etorri denik.

Feghouli ez zen hasierako hamaikakoan izan igande honetako Sevillaren aurkako partidan, baina 76. minutuan zelairatu zen Santi Minaren ordez eta 28 minutu jokatu zituen.