Futbola
BBVA Liga (38. jardunaldia)
Athletic-Sevilla, larunbatean, 19:30ean
Erredakzioa
Maiatzaren 14an jokatuko dute zuri-gorriek BBVA Ligako azken jardunaldia. Valentzia-Reala ostiralean (maiatzak 13) joktuko da, 20:30ean eta Espanyol-Eibar, igandean (maiatzak 15), 19:00etan.
-
Athletic-Sevilla. Argazkia: EFE
Ligak igande honetan publikatu ditu BBVA Ligako 38. eta azken jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak. Jardunaldia ostiralean (maiatzak 13) hasiko da Valentzia-Reala partidarekin, 20:30ean; Espanyol-Eibar norgehiagokarekin bukatuko da, igandean (maiatzak 15), 19:00etan.
Athletic-Sevilla partida maiatzaren 14an, larunbatean, jokatuko da 19:30ean. Atletico Madril-Celta norgehiagoka ere egun eta ordu berean jokatuko da, bosgarren postua baitago jokoan.
Azken jardunaldiko ordutegiak:
Ostirala, maiatzak 13:
20.30 Valentzia-Reala
Larunbata, maiatzak 14:
17.00 Deportivo-Real Madril
17.00 Granada-Bartzelona
19.30 Athletic-Sevilla
19:30 Atletico Madril-Celta
Igandea, maiatzak 15:
12.00 Malaga-Las Palmas
17.00 Rayo Vallecano-Levante
17.00 Betis-Getafe
17.00 Sporting-Vila-real
19.00 Espanyol-Eibar