Futbola
FIFA
Kirol Arbitrajeko Auzitegiak lau urtera murriztu du Platiniren zigorra
Erredakzioa
FIFAk sei urterako zigorra ezarri zion UEFAko presedentea zen Michel Platiniri, baina Kirol Arbitrajeko Autzitegiak lau urtera murriztu du "zigorra zorrotzegia" dela argudiatuta.
-
Michel Platini. Argazkia: EFE
Kirol Arbitrajeko Auzitegiak seitik lau urtera murriztu du FIFAk Michel Platini UEFAko presidenteari ezarritako zigorra eta isun ekonomikoa ere murriztea erabaki du, 80.000 franko suitzarretik 60.000ra.
FIFAk sei urteko zigorra ezarri zion Platiniri eta honek helegitea aurkeztu zuen apirilaren 29an. Platinik 2011. urtean egindako bi milioi euroko ordainketa ez dagoela legezko dokumentuetan oinarrituta adierazi du Kirol Arbitrajeko Auzitegiak; gainera, FIFAren Kode Etikoaren 20. artikulua (opariak jasotzea eta eskaintzea eta beste etekin batzuk) eta 19. artikulua (gatazkeratarako interesak) bortxatu zituela dio. FIFAk hasieran zortzi urteko zigorra ezarri zion Michel Platiniri eta Apelazio Batzordeak sei urtera murriztu zuen. Orain, Kirol Arbitrajeko Auzitegiak lau urtera murriztu du zigorra "zorrotzegia" zelako, eta "lau urte legegintzaldi bati dagokion denbora" delako.