Itxi

Futbola

Liskarraren ondorioz

Mallorcak diziplinazko espedientea zabalduko die Aduriz eta Keitari

Erredakzioa

Elkarri kargua hartu eta borrokan bukatu zuten partida. Biek barkamena eskatu dute.

RCD Mallorcak diziplinazko espedientea zabalduko die Aritz Aduriz eta Alhassane Keita jokalariei Malagaren aurkako partidan "jazotakoagatik".

Adurizek eta Keitak elkarri kargua hartu eta era itsusian amaitu zuten partida, borrokan. Donostiarrak, aurreko jokaldi batean pasa ez izana leporatu zion afrikarrari, eta hor piztu zen sua. Gaur, biek, barkamena eskatu dute.