Futbola
40 milioi eurogatik
Bartzelonak David Villa fitxatuko du datorren denboraldirako
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Marca egunkariak aurreratu du albistea. Bi taldeen artean ahozko akordioa dago. Talde katalanak 40 milioi euro ordaindu beharko ditu eta valentziarrek Bojan eta Hleb operazioan sartzea eskatzen dute.
Valentziako aurrelaria den David Villak Bartzelonan jokatu du datorren denboraldian. Hala dio behintzat Marca egunkariak bere webgunean. Bi kluben artean ahozko akordioa omen dago.
Bartzelonak 40 milioi euro ordaindu beharko lituzke asturiarrarengatik eta talde valentziarrak Bojan eta Hleb operazioan sartzea eskatu du.
Jokalariarekin ez litzateke arazo gehiegi egongo iaz Villa Bartzelonatik gertu ibili baitzen. Beraz, akordioko oinarriak antzekoak izango dira.