Itxi

Futbola

Erlazioa txarra daukate

Javier Clemente: "Michelek eskua ematen badit ez diot onartuko"

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Valladolideko eta Getafeko entrenatzaileen arteko erlazioa oso txarra da. Barakaldokoak esan du orain bost urte Michelek irain egin ziola artikulu baten bitartez eta ez dio hori barkatzen.

Asteburu honetan Valladolid eta Getafe neurtuko dira BBVA Ligari dagokion ihardunaldi berri batean. Clemente eta Michel dira bi taldeetako entrenatzaileak eta beraien arteko erlazio oso txarra da.

"Michelek eskua ematen badit ukatu egingo diot. Michelen eta nire arteko erlazioa hutsaren parekoa da", esan du Clementek.

"Bost urte pasa dira Michelek niri buruz artikulu bat idatzi zuen eta irandu egin ninduen. Ordutik, ez dit barkamena eskatu. Ez du halakorik egin behar berak bere bizia eta nik nirea baitaukat", baieztatu zuen Barakaldokoak.