Itxi

Futbola

Igoera playoffak

Zamudiok Bigarren B Mailara igotzea lortu du

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak 1-0 galdu du txapeldunen kanporaketako itzulerako partida, baina joanekoa 3-1 irabazi zuenez, brontzezko maiara igotzea lortu du. Osasuna Bk ezin izan du igoera lortu.

  • Laredo-Zamudio. Argazkia: @CDLaredo

    Laredo-Zamudio partidako irudia. Argazkia: @CDLaredo

Zamudiok Bigarren B Mailara igotzea lortu du. Bizkaiko taldea nagusi izan da Laredoren aurka jokatu duen txapeldunen arteko kanporaketan eta brontzezko mailara igotzea lortu du. Osasuna Bk, aldiz, ezin izan du igoera lortu.

Bizkaiko taldeak 1-0 galdu du itzulerako partida Laredoren aurka, baina joanekoa 3-1 irabazi zuenez, mailaz igotzea lortu du. Osasuna Bk, ordea, 1-0 irabazi dio itzulerako partida AE Prat taldeari, baina ez da nahikoa izan, gorritxoek 3-1 galdu baitzuten joaneko neurketa.

Bermeo eta Atletico Cirbonero, kanporatuta

Beste bi euskal taldek ere jokatu zituzten igoerako playoffetako final-laurdenetako kanporaketan larunbatean. Bermeok 3-2 irabazi zion El Ejido 2012 taldeari itzulerako partida, baina joanekoan 3-0 galdu zuenez, igoera lortzeko aukera gabe geratu da. Atletico Cirbonerok ere agur esan die igoera lortzeko aukerei. Nafarroako taldeak 0-2 galdu zuen itzulerako partida Cayonen aurka eta joanekoan ere porrota jaso zuen 2-1eko emaitzarekin.