Itxi

Futbola

Baimenik gabe emititzen zuten

210 lokali seinalea moztu die Gol TVk Nafarroan eta EAEn

Erredakzioa

Gainera, hurrengo egunetan egin beharreko berrikusketekin jarraituko duela gogoratu du kateak, legalki emititzen ez duten tabernei ohartaraziz.

Gol TVk seinalea moztu die baimenik gabe (partikularrentzako eskaintzarekin eta ez Gol Bar zerbitzuarekin) partidak emititzen zituzten 7.438 lokali. Seinalea bertan behera utzi aurretik eurekin harremanetan jarri da Gol Television legalki emititu ahal izateko eman beharreko pausoak azaltzeko, kateak helarazitako oharrak dioenez. Gainera, hurrengo egunetan egin beharreko berrikusketekin jarraituko duela gogoratu du Gol TVk.

Zerrendan Katalunia da baimenik gabe emititzen dituzten taberna gehien dituen autonomi erkidegoa (1054). Ondoren: Andaluzia (988), Galizia (877), Extremadura (730), Gaztela eta Leon (728), Madril (660), Valentzia (603), Gaztela-Mantxa (385), Asturias (286), Murtzia (217), Balearrak (204), Aragoi (189), Euskadi (153), Kantabria (120), Kanariak (125), Nafarroa (57), Errioxa (59) eta Ceuta eta Melilla (3).