Itxi

Futbola

Hat-tricka

Mallorca-Real Madrid (1-4): Cristiano Ronaldo, jaun eta jabe

Erredakzioa

Manzanoren taldeak estreinatu zuen markagailua 16. minutuan Aritz Aduriz donostiarrak sartutako golari esker, baina azkenean garaipen handia lortu zuten zuriek.

BBVA Ligak bizirik jarraitzen du Real Madrilek Mallorcaren aurka lortutako garaipenaren ondorioz (1-4). Cristiano Ronaldo portugaldarrak hat-tricka egin zuen eta bera izan zen partidako protagonista nagusia.

Manzanoren taldeak estreinatu zuen markagailua 16. minutuan Aritz Aduriz donostiarrak sartutako golari esker, baina minutuek aurrera egin ahala bere lekua aurkitu zuten zuriek eta gol-zaparrada lortu zuten azkenean.

Fitxa teknikoa:

1 - Real Mallorca: Aouate; Josemi, Ruben, Nunes, Ayoze; Julio Alvarez, Marti (Mario Suarez, 59''), Borja Valero, Castro; Victor Casadesus (Keita, 59'') eta Aduriz (Webo, 77'').

4 - Real Madril: Iker Casillas; Sergio Ramos, Raul Albiol, Garay, Arbeloa; Gago, Xabi Alonso, Granero (Diarra, 74); Kaka (Guti, 58''), Cristiano Ronaldo (Benzema, 82'') eta Higuain.

Golak:

1 - 0, 16'': Aduriz.

1 - 1, 26'': Cristiano Ronaldo.

1 - 2, 57'': Cristiano Ronaldo.

1 - 3, 72'': Cristiano Ronaldo.

1 - 4, 81'': Higuaín.