Itxi

Futbola

EURO 2016

Gales, B multzoko liderra

Erredakzioa

Eslovakiari 2-1 irabazi eta Ingalaterrak Errusiarekin bana (1-1) berdindu ostean Gales da multzoko liderra, 3 punturekin.

  • EURO 2016. Argazkia: EiTB

    EURO 2016. Argazkia: EiTB

Eurokopako B multzoko lehen jardunaldia jokatu da larunbat honetan. Gales da multzoko liderra, Errusia eta Ingalaterra doaz ondoren eta Eslovaquia da azkena sailkapenean.

Galesek 2-1 irabazi dio Eslovakiari. Garteh Balek faltaz sartu du 1-0ekoa galestarrentzat, baina Dudak lehia parekatu du, banakoa sartuta (1-1). Amaierarako hamar minutu falta izan direnean, ordea, Galesek bigarren gola sartu du Robson-Kanuren bitartez (2-1) eta garaipena eskuratu du.

Multzoko beste partidan Ingalaterrak eta Errusiak bana (1-1) berdindu dute. Ingalaterrak sartu du lehen gola (1-0) Dierren bitartez, baina 89. minutuan Errusiak berdinketa lortu du Glushakoven golari esker. Amaieran, puntu banaketa ingelesen eta errusiarren artean.